Kontserbazio prebentiboa eta kontrol- nahiz mantentze-planak: sarrera.
Komunikazio hauetako gaia: mantentze-planak, kontserbazio prebentiboaren ikuspegi globalaren eta filosofiaren baitako estrategia:
- Kontserbazio prebentiborako irizpideek izan duten bilakaera historikoari buruzko hausnarketa.
- Kontserbazio prebentiboari buruzko teoria.
- Kasu praktikoak, esperientziak.
Kultur Ondarearen bildumak artatzeko neurri prebentiboak eta kontrol- nahiz mantentze-planak.
Komunikazio hauetan museoen eta bilduma publiko nahiz pribatuen mantentze-planez hitz egingo da, inbentarioak egitea, berrikuste planifikatua, ingurune-kontrola edo segurtasun-neurriak ere barne hartuta.
- Kasu praktikoak, esperientziak.
Ondare immateriala artatzeko neurri prebentiboak eta babes-planak.
Komunikazio hauetan ondare immaterialaren mantentze-planez hitz egingo da, hari lotutako ondasun eta objektuak barne hartuta.
- Ondare immaterialaren babesak nola aberats ditzake ondare materialaren dokumentazio-, kontserbazio- eta balioztatze-arloak?
- Kasu praktikoak, esperientziak.
Hiriguneetako ondarea artatzeko neurri prebentiboak eta kontrol- nahiz mantentze-planak.
Komunikazio hauetako gaia: arkitektura eta monumentuen mantentze-planak, haiei atxikiriko beste adierazpen mota batzuk ere kontuan hartuta: lorategiak, hiriko eskulturak edo hiriko beste arte adierazpen batzuk.
- Jabetza intelektuala kontserbazioaren arduran.
- Hiritartasuna eta auzotasuna, gizartea eta inplikazioa.
- Kasu praktikoak, esperientziak.
Naturaguneetako ondarea artatzeko neurri prebentiboak eta kontrol- nahiz mantentze-planak.
Komunikazio hauetan labar-artearen, aztarnategietako edo lekuetako elementuen edo elementu multzoen mantentze-planez hitz egingo da.
- Kontserbazioan turismoak duen eragina.
- Kasu praktikoak, esperientziak.